BROWNIEak, PINKIak eta TE BERDE BROWNIEak

Nerearen errezetak

BROWNIEak

Osagaiak:

Gurina 165 gr

Txokolate beltza 200 gr

3 arrautza

2 gorringo

2 koilaratxokada banilla esentzia

Azukre zuria 100 gr

Azukre beltz 65 gr

2 koilarakada irin

Koilarakada bat kakao hauts

Gatz-apur bat

Oreo gailetak 154 gr

Azukre-hautsa, apaintzeko

Tresnak:

Irabiagailua

Katilu bat

Prestaketa:

Hasteko, txokolate beltza desegin (sutan edo mikrouhin labean) eta gurina gehitu, etengabe eraginez, ore homogeneoa lortu arte. Baztertu eta hozten utzi.

Azukrea, arrautzak, gorringoak, gatza eta banilla nahastu irabiagailu batez, kolorea zuri bihurtu arte. Aurreko nahasteari desegindako txokolatea gehitu eta eskuz eragin, bolumenik ez galtzeko. Gero irina eta kakao bahetuta gehitu eta eskuz nahastu.

Jarraitzeko, bakoitzaren gustuaren arabera honakoak gehi ditzakezu: almendrak, txokolate zatiak, pasak…, baina onenak dira oreo gailetako zatiak.

Azkenik moldea gurinez igurtzi (ez margarinaz). Orea bota. Aurretiaz berotutako labean sartu 20-30 minutu inguru 180º-tan (labea zein den). Moldetik atera berotan eta hozten utzi.

MARRUBI PINKIak

Osagaiak:

Txokolate zuria 225 gr

Gurina 90 gr

Arrautza 2

Marrubiko gelatina egiteko hautsa 25 gr

Azukrea 25 gr

Koilaratxokada bat banilla esentzia

Irina 130 gr

Tresnak:

Irabiagailua

Katilu bat

Prestaketa:

Hasteko, txokolate zuria desegin (sutan edo mikrouhin labean) eta gurina gehitu, etengabe eraginez, ore homogeneoa lortu arte. Baztertu eta hozten utzi.

Azukrea, arrautzak eta marrubi hautsa nahastu irabiagailu batez, kolorea zuri bihurtu arte. Aurreko nahasteari desegindako txokolatea eta banilla gehitu eta eskuz eragin, bolumenik ez galtzeko. Gero irina bahetuta gehitu eta eskuz nahastu.

Azkenik moldea gurinez igurtzi (ez margarinaz). Orea bota. Aurretiaz berotutako labean sartu

20-30 minutu inguru 180º-tan (labea zein den). Moldetik atera berotan eta hozten utzi.

TE BERDE BROWNIEak

Osagaiak:

Txokolate zuria 120 gr

Gurina 100 gr

Arrautza 2

Azukrea 120 gr

Irina 90 gr

2 koilarakada te berde hauts (matcha)

Tresnak:

Irabiagailua

Katilu bat

Prestaketa:

Hasteko, txokolate zuria desegin (sutan edo mikrouhin labean) eta gurina gehitu, etengabe eraginez, ore homogeneoa lortu arte. Baztertu eta hozten utzi.

Azukrea, arrautzak eta nahastu irabiagailu batez, kolorea zuri bihurtu arte. Aurreko nahasteari desegindako txokolatea gehitu eta eskuz eragin, bolumenik ez galtzeko. Gero irina eta te berdea bahetuta gehitu eta eskuz nahastu.

Azkenik moldea gurinez igurtzi (ez margarinaz). Orea bota. Aurretiaz berotutako labean sartu

20-30 minutu inguru 180º-tan (labea zein den). Moldetik atera berotan eta hozten utzi.

TE BERDE BROWNIEak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: