AURKEZPENA

Gasteizko Iralen ikasten ari garen eta asko sufritzen ari garen ikasle-irakasleak gara.

Zuekin klasean gertatzen zaizkigun momentu (“suzedido”) hauek partekatu nahi ditugu

Zelako norbanakoak

Ez dakizu nor den nor? Bada beheko erlatibo esaldiak irakurri eta gero, ea asmatzen duzun!

1. Ikaskiderik arduratsuena deNa, nahiz eta urruti bizi den eta oraingoz lau seme-alaba daukan! (Sukaldaria da, baina zein da Joselu argazkian?)

2. Informatika eta matematika gehien gustatzen zaizkioNa eta egunero Dulantzitik klasera autoz etortzen deNa. (Informatikaria da, baina zein da Luis argazkian?)

3.  Madrildik Gasteizera etorri zeN neska eta ingelesa irakasten dueNa. (Biki batzuen ama da, baina zein da Inma argazkian?)

4. Altuena izanda ere, normalean umea bezalakoa da. Behintzat=_______ ______ bi-hiru hilabetean behin Zamorako gazta ekartzen digu… (Artista da, baina zein da Manu argazkian?)

5.  Futbolzalea deNa eta horregatik Brasileko taldea, eta abar gustatzen zaioNa. (Baja izan da, baina zein da Iñaki argazkian?)

6. Beti jotzen naueNa eta idazlanak Biblia bezala idazten ditueNa. (Kefirzalea da, baina zein da Javi argazkian?)

7. Oporretan beti Almuñecarrera joaten deNa eta koadro asko saltzen ditueN emakumea. (etorkizuneko informatikaria da, baina zein da Charo argazkian?)

8. Teo eta Ramón izenak gehien gustatzen zaizkioNa, eta bere hurrengo semea (?) Athletic-eko presidentea izango deNa. Semerik eduki ezean, Uxue izango da presidente… (Bibotarra da, baina zein da Eneko argazkian?)

Advertisements
%d bloggers like this: