Archive for the ‘Uncategorized’ Category

BROWNIEak, PINKIak eta TE BERDE BROWNIEak

Nerearen errezetak

BROWNIEak

Osagaiak:

Gurina 165 gr

Txokolate beltza 200 gr

3 arrautza

2 gorringo

2 koilaratxokada banilla esentzia

Azukre zuria 100 gr

Azukre beltz 65 gr

2 koilarakada irin

Koilarakada bat kakao hauts

Gatz-apur bat

Oreo gailetak 154 gr

Azukre-hautsa, apaintzeko

Tresnak:

Irabiagailua

Katilu bat

Prestaketa:

Hasteko, txokolate beltza desegin (sutan edo mikrouhin labean) eta gurina gehitu, etengabe eraginez, ore homogeneoa lortu arte. Baztertu eta hozten utzi.

Azukrea, arrautzak, gorringoak, gatza eta banilla nahastu irabiagailu batez, kolorea zuri bihurtu arte. Aurreko nahasteari desegindako txokolatea gehitu eta eskuz eragin, bolumenik ez galtzeko. Gero irina eta kakao bahetuta gehitu eta eskuz nahastu.

Jarraitzeko, bakoitzaren gustuaren arabera honakoak gehi ditzakezu: almendrak, txokolate zatiak, pasak…, baina onenak dira oreo gailetako zatiak.

Azkenik moldea gurinez igurtzi (ez margarinaz). Orea bota. Aurretiaz berotutako labean sartu 20-30 minutu inguru 180º-tan (labea zein den). Moldetik atera berotan eta hozten utzi.

MARRUBI PINKIak

Osagaiak:

Txokolate zuria 225 gr

Gurina 90 gr

Arrautza 2

Marrubiko gelatina egiteko hautsa 25 gr

Azukrea 25 gr

Koilaratxokada bat banilla esentzia

Irina 130 gr

Tresnak:

Irabiagailua

Katilu bat

Prestaketa:

Hasteko, txokolate zuria desegin (sutan edo mikrouhin labean) eta gurina gehitu, etengabe eraginez, ore homogeneoa lortu arte. Baztertu eta hozten utzi.

Azukrea, arrautzak eta marrubi hautsa nahastu irabiagailu batez, kolorea zuri bihurtu arte. Aurreko nahasteari desegindako txokolatea eta banilla gehitu eta eskuz eragin, bolumenik ez galtzeko. Gero irina bahetuta gehitu eta eskuz nahastu.

Azkenik moldea gurinez igurtzi (ez margarinaz). Orea bota. Aurretiaz berotutako labean sartu

20-30 minutu inguru 180º-tan (labea zein den). Moldetik atera berotan eta hozten utzi.

TE BERDE BROWNIEak

Osagaiak:

Txokolate zuria 120 gr

Gurina 100 gr

Arrautza 2

Azukrea 120 gr

Irina 90 gr

2 koilarakada te berde hauts (matcha)

Tresnak:

Irabiagailua

Katilu bat

Prestaketa:

Hasteko, txokolate zuria desegin (sutan edo mikrouhin labean) eta gurina gehitu, etengabe eraginez, ore homogeneoa lortu arte. Baztertu eta hozten utzi.

Azukrea, arrautzak eta nahastu irabiagailu batez, kolorea zuri bihurtu arte. Aurreko nahasteari desegindako txokolatea gehitu eta eskuz eragin, bolumenik ez galtzeko. Gero irina eta te berdea bahetuta gehitu eta eskuz nahastu.

Azkenik moldea gurinez igurtzi (ez margarinaz). Orea bota. Aurretiaz berotutako labean sartu

20-30 minutu inguru 180º-tan (labea zein den). Moldetik atera berotan eta hozten utzi.

TE BERDE BROWNIEak

Advertisements

Hiztegi batua eguneratuta

Nahiz eta ekaina izan eta lanpetuta ibili, Enekok bidali zidan Hiztegi batua eguneratu dut.

Nire ustez interesgarria da, baina bisita asko ez daukagu. Ea behin eguneratuta bisita gehiago lortzen dugun.

HIZTEGI BATUA

DVD Zerrenda eguneratuta

Bai, zerrenda ahaztuta neukan, baina Enekori esker eguneratu dut gehien bisitatzen duzuen atala… 

Kaleko akatsak

KALEKO AKATSAK atalean gehitzeko bi argazkitxo bidali dizkidate
“Lehen eskola egunean euskaltegiko kortxoan kartel hau ikusi nuen. Nahita jarri ziguten guk akatsak ikusteko? (Zigor, 3.maila Zadorra 2011-2012)
“Txarrago ezin, zuzentasun aldetik inoiz ikusi dudan txarrenetakoa. Argazkia da akatsik ez duen ia gauza bakarra. Ea akats guztiak aurkitzen dituzuen, kosta egingo zaizue… Bizitzaren zentzua zein den ez dakit, baina zentzurik ez daukana hain gaizki idatzita egotea da…kar-kar!” (Eneko irakaslea, 2011-2012)

Bertso afaria

Nire lehen bertso ikastaroa ez zen  penstatu nuen bezalakoa.

Nahiko azkarra ulertu genuen nola bertsolaritzak funtzionatzen duen. Baina beste gauza bat zen bertsoak egitea…

Azken finean kar-kar asko egin genuen afarian, batez ere kuxkuxagatik… Batzuk gorritu egin ziren…

Beno, argazkia ez da ona, baina daukadan bakarra da.

Julian Iantzi

Asteazkenean Lesakakoa zenez,  Julian Iantzi etorri zen bere eskarmentua partekatzera.

Nik, egia esan, ez nekien ia-ia ezer berari buruz, eta noski, arretaz entzun nuen bere hitzaldia. Egia esan, bere alde atsegina erakutsi zigun.

Peru-harri

Leitzara joan ginen Perurenaren etxe museoa ikustera… Leku bitzia da, eta bisita egiteko modukoa, oso interesgarria.

Perurena tipoa jatorra iruditzen zitzaidan… Oso originala, historia bizia da. Badauka zerbait bere esku oso zaila dela lortzea.

Agian erakutsi zuena beste pertsona batekin ez litzateke izango hain interesgarria, hain bizia.

Gainera euskera polita, baina erraza ulertzeko, erabiltzen du. Oso komunikatzaile ona da, akaso mezu argi bat dauka eta.

This slideshow requires JavaScript.