ATORRAK

(Javik eta Luisek idatzitakoa)

(http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886 web orrialdetik hartua, moldatua eta zuzendua)

Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jotzen eta abesten.

Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika-bandaren zuzendaria izan ezik, azken honek soinean frak beltza eta kolore berdineko kapela eramaten baititu. Musikariek burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita; burko-azalean parpailek eratzen duten zirrikituetatik begiratzen dute aurpegia estalirik daramatenean. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte bere aurpegietan.

Antzina, kirruz egiten ziren hauen soineko zuriak, gaur egun edozein tela zurik balio du. Soinekoa aipatu arren, gona izaten da heuek daramatena, bi gainera. Bata ohi bezala jarrita eta bestea, burutik sartuta, atorrak balitz bezala. Hemendik datorkie atorrak izena.

Herriko kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, atril gainera igo eta banan-banan ilaran jartzen dira guztiak. Bertan egiten dute ekitaldirik ederrena. Urtero-urtero kantu berri bat asma­tzen dute egun honetarako eta kantatzeko orduan kantu berri honetaz gain(era), aurreko urteetako abestiak izaten dituzte kantagai. Abesti zahar gehienen letra oso bitxia da; gehienetan letrak ulertezinak dira. Hona hemen zatitxo bat adibide gisa:

“Moja budi tajua

Artatxorio lakua

Samurri rhudiantar

O cualquier txori zantar”.

Egun honetan Mundakan, beste herri batzuetan bezala, ogi-txigortuak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxekoandreak pretatutako txigortuak lapurtzeko ohitura zegoen.

Azken urteotan ohitura berria sortu da Mundakan: lamiena. Lamia jantzita kaleratzen da neska talde bat egun berean.

Gutxika-gutxika ohiturak aldatzen ari dira eta emakumeek izan dute azken urteotan beren lekua Inauterietan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: