ERRALDOITXOAK

(Javik eta Luisek idatzitakoa)

(http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886 web orrialdetik hartua, moldatua eta zuzendua)

Behenafarroan Inauteriek maiatzaren amaierara arte irauten dute eta ez dira herri bakar batean ospatzen, gehiagotan baino.

Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada deitzen zaio. Kabalkadetan parte hartzen dutenen artean Bolantak dira ezagunenak eta ikusgarrienak. Dantzariei deitzen zaie honela, lepotik zetazko koloreetako zintak zintzilikatuta daramatzaten dantzariei, alegia.

Kabalkadan parte hartzen duen  pertsonaia gehiago ere badago. Zaldikoak joaten dira lehenen, bizpahiru mutil izaten dira, izenak adierazten duen moduan zaldi gainean joaten direnak; Zapurrak hurrengo, bizar beltz eta betaurreko beltzak dituztela. Bat, bi edo hiru Makilari doaz ondoren, bola baten amaitzen den makila luzea daramate eskuan; Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi irudikatzen duten panpinak dira, dantzari bik eramaten dituzte sorbalda gainean. Gorriak dantzarietariko bi izaten dira; apur bat desberdin jantzita, besteen nagusi edo gidari dira. Ondoren Banderariak doaz, bat edo bi, eskuan banderak dituztela. Basandereak doaz hurrengo eta, azkenik, Bolantak. Bi ilaratan joaten dira dantzari hauek dantza, salto eta oihu egiten.

Dantza dugu Kabalkadan elementu nagusia. Hogeita hiru omen dira Kabalkadetan egiten diren dantzak eta hemezortziren bat pausoak.

Antzina, beste Kabalkada batek jarraitzen zion hemen azaldutakoari. Bigarren hau jende zarpail, zikin, eskale eta emagalduez osatua zen. Zirtzikak ziren talde honetakoak; aurrekoen plantak egiten eta hauek irrigarri uzten joaten ziren.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: