HARTZA

(Joseluk idatzitakoa)

(http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886 web orrialdetik hartua, moldatua eta zuzendua)

Arizkuneko Inauterietako pertsonaia nagusia dugu berau. Herri honetan Gorpuzti (Korpus) egunean bi damuñ (etxezain) nagusi eta beste bi damuñ laguntzaile izaten dira aukeratuak. Baita beste bi damuñ etxekoandre ere.

Gorpuzti asteko Igandean lau damuñek egiten zuten dantzan enparantzan, damuñ nagusi eta laguntzaileek. Gauza bera egiten zuten igande eta Astelehen Inauterian ere.

Igande Inauterian, gazteak herriko ostatun eta “puska biltzera” etxez etxe eskatzera joaten ziren. Gaur egun ere jan, edan eta zarata ugari egiten dute etxe bakoitzean. Antzina, neskaren bat zegoen etxean dantzan egiten zuten. Arratsaldeko lauretan bidutakoa jaten zuten ostatuan, eta gero, berriro enparantzara dantzan egitera. Iluntzean, neskak etxera eta mutilak berriro ostatura, afaltzera joaten ziren. Damuñ nagusi eta laguntzaileek damuñ etxekoandre bataren etxean afaltzen zuten, bestearenean Astelehen Inauteri gauean.

Astelehen Inauterian aurreko egunekoa errepikatzen zen pausoz pauso.

Asteartean, ostera, gazteak mozorrotuta kaleratzen ziren, maskara eta guzti batzuk. Zazpi-zortzi erraldoi ere agertzen ziren. Baina egun honetako nagusia, gaur egun ere, Hartza da. Gizon edo mutilen batek egiten du hartzarena, gorpuz guztia artilez estalita. Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta jendea izutzen du. Artzainak darama lotuta, bere ondoan mantentzea asko kostatzen bazaio ere. Taket handia darama eskuan zaintzaileak, hartza dominatzen laguntzeko.

Egun hau da Inauteri guztietan Sagar-dantza dantzatzen den egun bakarra. Ohikoa neskek egitea bada ere, hemen, mutilek egiten dute dantza hau. Antzina, goizean ibilaldia hartzarekin egin ondoren, bazkaltzera joaten ziren taldean eta gero, arratsaldean, damuñ nagusi eta laguntzaileek dantzatzen zuten Sagar-dantza herriko kaleetan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: