JOALDUNAK

(Charok idatzitakoa)

(http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886 web orrialdetik hartua, moldatua eta zuzendua)

Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira. Herri hauetan, urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dira Inauteriak, bi herrietako mutilek ados jarrita aukeratzen duten egunean.

Joaldunak bi herri hauetako mutil taldeak dira; beraien ezaugarri nagusia gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea da. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Mutilok, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira ilaratan Joaldunak.

Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen.

Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea. Bide hau egiten ere, etengabe entzuten da zintzarrotsa. Bidean, beste lagun batzuk gehituko zaizkie: karrozak, mozorrorik sinesgaitzenak, sorginak, ijitoak… Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak Zubietara eta hango kaleak eta enparantza ibiltzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, seriotasun handiz.

Antzina, bizpahiru egun irauten zuen festak. Epe horretan, ahuspez egiten zuten  lo eta ezin izaten zuten salda baino hartu, zintzarriak gerrian oso estu izaten baitzituzten. Oihal beltz batez estaltzen zuten aurpegia.

Ituren eta Zubietako Joaldunen janzkera desberdina da. Iturengoek ardilarru bikoitza eta zapi gorriak daramatzate soinean; Zubietakoek, ordea, ardilarru bakarra eta zapi urdina. Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta txano dotorea buruan. Txano honi “Ttuntturroa” deitzen zaio, hortik Joaldunei “ Ttuntturroak” deitzea.

Zintzarriei “joare” deitzen zaie, hemendik talde hauei Joaldunak (joaredunak) deitzea.

Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: