MAMOXARROAK

(Manuk idatzitakoa)

(http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886 web orrialdetik hartua, moldatua eta zuzendua)

(http://www.youtube.com/watch?v=0_1xLgHoVRk web orrialdean argazkiz osatutako argazki bilduma)

Unanuko Inauterietako pertsonaia nagusiak dira. Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira “Ijoteak”.

Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da. Egun honetan, herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak kaleratzen dira mamoxarro jantzita. Kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz (txilin-modukoz) jositako larruzko zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa oraindik ikusgarriago egiteko elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzen. Inork ez daki noiz eginak diren karatulok. Zazpi geratzen dira herrian, antzina zeuden sei pareetatik.

Etxez etxe ibiltzen dira oles egiten eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai  zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, lukainka, eta abar oparitzen dizkiete eta zortziak bueltan herriko tabernara bueltatu eta han afaltzen dute bildutakoa.

Hamazazpi urtetik gorakoen eguna Astearte Inauteria da, Mamoxarro handien eguna. Txikien moduan mozorrotzen dira eta arratsaldean oles egitera joaten dira, musikarien laguntzarekin, mozorrotu gabe azken hauek. Mamoxarro handiei beste gazte batzuk jarraitzen zaizkie, nahi bezala mozorroturik hauek. “Muttuak” deitzen dira, Mamoxorroen moduko makila daramate eskuan -2 m eta erdikoa izaten da berorren luzera-. Abestu bai, baina hitzik ezin dute egin, honetatik hartu dute izena.

Batera eta bestera ibiltzen dira Mamoxarroak, beti harrapakinen baten bila. Ume edo neskatilaren bat ikusiz gero, korrika abiatzen dira ea harrapatzen duten. Herritarrek honako hau esaten diete pasatzen ikustean:

“Mamoxarro xirri xarro, keteriako,

zazpiña uzkera apariako. Zata

begi gorri, urten behin etorri”

Herriari buelta eginda, ostatura bueltatzen dira afaltzera. Afalostean Mamoxarro handiek eta Muttuek enparantza edo Udaletxe aurrean dantza egiten dute.

2 responses to this post.

  1. oso informazio interesgarria da!
    gainera orain lan bat egiten ari gara eskolan eta asko laguntzen digu

    eskerrik asko!! musu bero bat

    Erantzun

  2. Posted by rontegi98 on 2013/02/13 at 11:58

    Oso informazio ona jarri duzu , Eskerrik Lagun!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: