MARKITOS

(Charok idatzitakoa)

(http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886 web orrialdetik hartua, moldatua eta zuzendua)

Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia dugu berau. Traje beltzez jantzitako panpina da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza oskolez egindako lepokoa darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da.

Igande Inauteri goizean, goizeko hamaika eta erdietan agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean, Markitosen atzean, berari eusten jausi ez dadin. Astoa horretarako prestatutako tokiraino gidatzen dute, jauregi baten aurreraino eta, han, Markitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute. Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta eta han goian geratzen da Markitos ordu batzuetan.

Arratsaldean prozesio zaratatsua heltzen da Markitos dagoen tokiraino, Predikaria deitzen dena buru dela. Talde honetan Kale-garbitzailea eta Errauts-zabaltzailea doaz lehenbizi, biak txabusina beltzak jantzita. Hurrengo musikariak, eta hauen ondoren, behor batek tiratutako gurdia, Predikaria barruan dela. Ondoren, Atsoa eta Agurea deitzen direnak  Hauek Markitosen aita eta ama omen dira eta pertsona bakar batek egiten ditu biak: bata bestearen gainean jarrita. Hartza eta ardia datoz hurrengo, Porreroak azkenik. Porrero hauek beren buruak lurrera botatzen eta pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela izoztuak apurtzen dituzte. Zaku-telaz jantzita egoten dira, barruan belar lehorra edo beste zerbait sartuta janzkera harrotzeko.

Markitos jaitsi eta gurdian jartzen dute. Predikariak ez du une batean ere askatzen. Frontoira heltzen direnean bere epaia irakurtzen dio Predikariak Markitosi: hil egin behar du. Jendeak txalo egiten du. Panpina lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan.

Antzina, Astearte Inauterian izaten zen Markitosen hilketa.

4 responses to this post.

  1. Gora Euskal Herriko inauteriak…munduko obenak !!!
    Ez nekian, Markitosen gurasoak ainen zele
    break zirenik.

    Erantzun

  2. Ni ere Markitos nauk

    Erantzun

  3. Posted by jsdnbf on 2015/02/12 at 16:14

    Holii

    Erantzun

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: