MIEL OTXIN

(Javik eta Luisek idatzitakoa)

(http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886 web orrialdetik hartua, moldatua eta zuzendua)

Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa Lantz-en. Egun bakoi­t­zean, antzezpena zehatza da, baita pertsonaien ibilbidea ere.

Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak dira.

Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da, txatxo batek eramaten du sorbalda gainean festak irauten duen bitartean. Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz. Zaldiko zentauroa da, gizon batek armazoi bat jarrita hartzen du zaldiaren itxura. Armazoiak zaldiaren buruarena egiten duena dauka aurrealdean eta zaldi-buztana atzealdean. Txatxoek era desberdina dituzte janzteko baina, hori bai, koloretsua izaten da beti beraien jantzia. Eskuan erratza edo makila daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, koloretsuak hauek ere. Ferratzaileak hiruzpalau izaten dira. Zakuzko telaz izaten dute estalia gorputza eta beren lanbideari dagokion tresneria daramate eskuan.

Astelehenean hasten da festa. Miel Otxin doa jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek oihu eta dantza egiten dute. Zaldiko, Ziripot lurrera botatzen saiatuko da. Ziripot lurrera eroriko da behin eta berriro, hain da traketsa. Zaldiko Ziripoti hurbiltzen zaion bakoitzean, Txatxoek defendatuko dute gure gizon traketsa. Halako batean, Zaldiko harrapatzen dute Txatxoek. Ferratzaileek Zaldiko ferratuko dute.

Astearte Inauterian ez dira ez Ziripot, ez Zaldiko kaleratzen. Miel Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara eramaten da Txatxoez inguraturik eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta lurrera botatzen dute erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren gorputzarekin. Zortzikoa dantzatzen da suaren inguruan.

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: