ZAKUZAHARRAK

(Luisek eta Javik idatzitakoa)

(http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886 web orrialdetik hartua, moldatua eta zuzendua)

Lesakako Inauterietan agertzen dira pertsonaia hauek. Igande Inauterian arra­tsaldeko zazpietan kaleratzen dira, hogei edo hogeita bost, guztiak batera.

Gizon hauek gorputzak zakukiz (zakuzko telaz) izaten dute estalita. “Jantzi“ honen azpian lasto edo sarale ugari eramaten dute, itxura harrigarria lortuz honela. Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren parean zuloak egiten dizkiote. Puxika bana daramate eskuan. Banan-banan joaten dira ilaran, Ié, ié, ié oihuka.

Herriko kale guztiak ibiltzen dituzte honela. Kalez kaleko ibilaldi honetan Mairuen laguntza izaten dute. Hauek koloreko tela zatitxoez izaten dute estalita gorputza.

Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara zakuzaharrak. Enparan­tza erdian burdinazko barra bat dago albo batetik bestera eta hari eusten diote. Une honetan herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku telak galtzen dituzte, saralea zabalduz alderdi guztietan. Umeak hasten dira orduan saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: