ZAMALTZAIN

(Joseluk idatzitakoa)

(http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886 web orrialdetik hartua, moldatua eta zuzendua)

Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen hasieratik Astearte Inauterira arte ospatzen da. Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da elementu nagusia.

Dantzariek egun eta agertoki desberdinetan egiten dituzte beren ekitaldiak, eta, dantzarien herrian bertan astearte inauterian egiten den “antzezpenarekin” bukatzen dira maskaradak.

Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak eta beltzak. Lehenengoak garbi eta dotore jantzita daude, gorria da haien arropetan kolore nabariena. Talde honetakoak dira Txerrero, Artzaina, Gatuzain, Kantiniersa, Zamaltzain, Zikiratzaileak, Ferretzaileak, Kukulleroak, Jaun eta  Anderea, Laboraria eta Etxekoanderea.

Gorrien talde honen ondoren musikariak doaz eta, hurrengo, maskarada beltza. Talde honetakoak dira Ijitoak, Berzkinak, Zorrotzaileak, Eskaleak…..

Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak aurkitu eta gaindituko dituzte gure pertsonaiak, gorriek dantzatzen eta beltzek ordenarik gabe. Herriko kaleetan barna ibiliko dira guztiak, desfilean, pertsonarik garrantzitsu edo ospetsuenak bisitatuz. Bitartean, beltzak zamaltzain izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere harrapatu egin nahi dute, baina ez dute lortzen.

Enparantzara heldu eta dantza nagusiak hasiko dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak. Branlia eta Gobalet-dantza (ardo basoaren gainera salto egiten dena) dira egiten direnak.

Dantzaren ondoren datoz “funtzioak” deituak. Zati honetan, pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa antzezten du: Ferretzaileek Zamaltzain eta Txerrero ferratzen dituzte, berauek nahi ez badute ere; Zikiratzaileek Zamaltzain harrapatu eta irendu egiten dute; Zorrotzaileek jaunaren ezpata zorroztuko dute behin eta berriro, jauna gustura gelditu arte; ijitoek istorio luze eta entretenigarriak kontatuko dituzte eta, azkenez, Berzkinek jaunak konpontzeko emandako upela ezin konponduta utziko dute. Halere, Jauna engainatu eta dirua aterako diote… Azkenean, medikua ekarri eta honek salbatuko du Jaunak emandako dirua lapurtu duen langilea, patroi eta ijitoen artean harrapatu eta erdi hilda utzi dutena.

Antzezpena amaitzeko, guztiek parte hartzen duten dantza egiten dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: