EUSKARAZ ARITZEKO BIDEOJOLASAK

Teknologia berrien garaian bizi garenez, irakurtzea eta idaztea asko gustatzen zaigun arren (kar-kar) jokatzea ere asko gustatzen zaigu, umeei bezala. Atal honetan euskaraz aritzeko dauden CDROM batzuen berri eman nahi dizuegu familian jolasteko. Ea gustatzen zaizkizuen!

Ez dira dauden guztiak, baina…

Horra hor gure iritziak zuek balora DITZAZUEN. (Subjuntiboa ikasten hasi garenez praktikatzen hasi behar… kar-kar)

Nire ustez entrenigarria da. Nik uste dut  Mihiluze umeentzat helduentzat baino zailagoa dela. Proba batzuk  zailak diren arren,  adibidez “Tribuaren berbak” , beste batzuk, berriz, “ zer da zer”  jokatu ahal dugu, zer edo zer ikasteko. (Javi)

Mihiluze umeentzako jokoak 7 atal dauka eta oso interesgarria da, batez ere, hiztegia ezagutzeko eta egiturak finkatzeko. Nahiz eta atal batzuk nire mailarako oraingoz  zailak diren, adibidez potokumeak, tribuaren berbak, eta abar. Telebistan baino errazagoa dela iruditzen zait. (Joselu)

Jolas polit eta interesgarria da. Umeentzako telebistako saioaren antzekoa da. (Luis)

Berriro marketin falta da. Izena ez da erakargarria. Zazpi joko dauka batzuk interesgarriak beste batzuk, aldiz,  ez dira hain interesgarriak (Manu)

Izena ez da praktikoa. Proba desberdinak dauzka, batzuetan errazak dira, baina beste batzuetan ez. Arazo bat dauka, jokoak zuri ez dizu soluziorik ematen. (Manu)

Mihiluze helduentzat umeentzat baino errazagoa da. Hala eta guztiz ere, oso azkar joaten da eta batzuetan ez dago ondo irakurtzeko pentsatzeko eta erantzuteko denborarik. (Javi)

Nire ustez Mihiluze helduentzat zaila da, baina binaka edo laguntalde guztiarekin jolasteko dibertigarria da. Espero dut jolasteko orduan datorren urtean aurten baino errazagoa izatea. (Joselu)

Telebistatik  datorren jolas polita eta interesgarria da. Nire ustez zaila da, baina zuk maila altua badaukazu, une dibertigarriak igaro ditzakezu. (Luis)

Nahiz eta froga batzuk zailak diren, interesgarria da. Asko ikasi ahal duzu. Telebista saioa eta CD-ROMa desberdinak dira, baina telebista saioan parte hartu nahi baduzu, praktika ona da. (Manu)

Errepasatzeko ona da. 6 kategoria dauzka: aditzak, gramatika, ortografia, esaerak, hiztegia, sinonimoak eta antonimoak. Nire ustez oso gomendagarria da. (Manu)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: