La vida mancha

Film hau ikustea merezi du. Gidoia onena da. Pertsonaiak oso ondo mugatuta daude: Fito eta Juana senar-emazteak dira eta ume bat daukate. Arazo ekonomikoak sufritzen dituzte, baina Pedro, Fitoren anaia, agertzen da eta filma misterioz betetzen du. Film honetan Jose Coronadok oso ondo lan egiten du erregistro bat soilik erakutsi behar du eta. (Manu)

Film hau interesgarria iruditzen zait. Antzerki egitura erabiltzen du, adibidez, erritmoa motela da, keinu asko, barneko eszenak, aktore gutxi, plano batzuk errepikatuta daude…

Nahiz eta motela izan, esfortzurik gabe jarraitu ahal dugu. Aktore onak direnez, bere papera nahiko ondo irudikatzen dute. Bai aktoreak, bai argudioa, bai musika, nire ustez nabarmenak dira.

Beste batetik, gai batzuk aipatzen dituzte, esate baterako maitasuna, joko menpekotasuna eta bakardadea. Nik zuei film hau ikustea gomendatzen dizuet, gero eztabaidatzeko aproposa da eta. (Javi)

Film horretan familiako aita baten anaiorde bat agertzen da. Gizon hau misteriotsua den arren, arazoak konpontzen laguntzen du. Gainera, gizon hau filmeko emakume guztiei burua galarazten die. Bere anaiaren familia hautsiko du? (Luis)

Film hau interesgarria da, eta gainera film honetan aktoreek egin duten lana nahiz filmak duen argumentua oso onak direla iruditzen zaizkit.

Nahiz eta niri akzio fimak gehiago gustatzen zaizkidan, behinik behin, filma ikusi bitartean ez dakit nola bukatuko duen. Hala eta guztiz ere, bukaeran, filma ikusi eta gero, niri asko gustatu zait, filmak niri pentsarazi didalako.

Nik uste dut film hau ikustea merezi duela, batez ere euskaraz dagoelako eta filma ona delako. (Joselu)

Niri gustatu zait. Nahiz eta gehiegi sakontzen ez duen, filmak giro desberdinetan familiaren bizitza erakusten digu. Gauza batzuk ez daude argi, adibidez brillanteak: zeintzuk dira onak?, zertarako kendu eta ipini soinekoan? Bukaera atsegina dela iruditzen zait. Balio etikoek eta errespetuak irabazten dute eta gainera, itxaropenera ate bat irekita uzten da  eta  esaten digute arazoak gainditzea posible dela, batez ere, maitasuna badago. (Charo)

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: