EUSKARA IKASTEKO BALIABIDEAK

Klasera joan ezin direnentzako atala. Atal honetan euskara ikasteko liburu batzuen berri emango dizuegu.

Liburu bakoitzaren azpian gure iritzia ematen saiatuko gara. Internet ez daukatenek ere ikasteko aukera dutelako!

GRAMATIKA ETA ARIKETAK I

Oso liburu ona dela iruditzen zait 5. edo 6. urratsa ikasten ari diren ikasleentzat eta etxean, bere kabuz, errepasatu nahi dutenentzat.

Asko gustatzen zait liburu hau 80 fitxaz osatuta dagoelako eta azalpen gehienak orrialde bakar batean ematen direlako. Gainera, gramatika azalpenekin batera, ariketak datoz eta koaderno batean ariketen erantzunak aurkitu ahal ditugu. (Charo)

Gramatika eta ariketak II

Haberen programaziozko 1B mailako ikasleentzako liburua da. Ariketen erantzun zuzenak aparte dagoen liburuxka batean daude.

Bigarren liburu hau 64 fitxaz osatuta dago. Fitxa bakoitzean, gramatika atal jakin azaltzen da. (Manu)

Azterketa ofizialak direnez, badirudi ondo prestatuta daudela eta ikasten ari garenontzat  erabilgarriak direla (batez ere IRALEn ikasten ari garenontzat). Liburuarekin batera entzumenak biltzen dituen CD bat dakar. Gainera argitaratu den azkena da, nahiz eta 2010ean gauden… (Javi)

IVAPeko 2008ko azterketak biltzen dituen liburua da. 1.HE, 2.HE, 3.HE eta 4.HE azterketetako atarikoak, azterketa idatziak eta mintzamen saioak dakartza, azterketaren inguruko azalpenekin batera. Simulakroak egitea gustuko baduzu, erosi beharreko liburua, nahiz eta 2010eko deialditik aurrera, azterketa eredua bestelakoa den. (Eneko)

Osakidetzako azterketak biltzen dituen liburu bakarra (oraingoz…). Berez, Osakidetzan lan egiten edo Osakidetzako azterketak prestatzen dituztenei begira den arren, simulakroak egitea gustatzen bazaizu, liburu interesgarria da, nahiz eta hainbat gauzatan Osakidetza materiala dela argi ikusi. IVAPeko azterketa liburuaren antzekoa da, hots,1.HE, 2.HE, 3.HE azterketetako atarikoak, azterketa idatziak eta mintzamen saioak dakartza, azterketaren inguruko azalpenekin batera. (Eneko)

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: