ETBko zuzendaritzari azpitituluak direla eta

Gu aurten euskara ikasten hasi garen Gasteizko IRALEko ikasleak gara, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hain zuzen ere.

Egunero goizean bost eskola-ordu ordu jasotzen ditugu eta gure irakasleak arratsaldean zer edo zer euskaraz egitea gomendatzen digu, adibidez, telebista ikustea, irratia entzutea, egunkaria irakurtzea, badakizue, betikoa. Baina gure mailan, behe urratsetan, zaila egiten zaigu (gainera, asko zerotik hasi gara) gure mailarako saioak aurkitzea.

ETBko zuzendaritzan aldaketak egon direnez, zuzendaritza berriari planteamendu bat egin nahi diogu, erraza, merkea eta katearen audientziak igotzeko aproposa. Guk bi gauza planteatzen ditugu:

Alde batetik, ETBk ETB1erako bikoizten dituen filmak DVDan argitaratu ezin dituenez (eskubide arazoak direla medio), behintzat, ETB1eko “teletexto”an azpitutuluen aukera jartzea (gorrei begira egiten den bezala) gomendatzen dugu. Nahiz eta ETBk ETB1erako bikoizten dituen filmak argitaratu (saldu) ezin, bederen, “EITB produktuak” euskarazko azpitituluekin argitaratzea onuragarria izango litzateke. Azpitituluak izanda, errazago eta  hobeto ulertuko genituzke eta beraz, saltzeko aukera handiagoa izango zenukete guk gure seme-alabekin ikusi eta ulertu ahal izango genukeelako.

Bestetik, ETBk “Kerman mintzalagun bila” saioa otsailaren 1ean estreinatuko duela irakurri dugu. Euskara ikasten ari/hasi direnei begirako bost minutuko saioa omen da. Euskaldun berrientzako saioa denez, azpitituluak egotea eskertuko genuke. Saioa oraindik ikusi ez arren, ETBkoak antzeko saioak programatzera animatzen ditugu, euskara ikasten ari garenok ikusiko genituzke eta (eta asko gara EHn euskara ikasten ari garenok…).

Eneko Irastorza (eta bere IRALEko ikasleak)

1728 karaktere (espazio eta guzti)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: