HABEkoen erantzuna

Egun on, lagunak:

Jaso dugu zuen idatzia eta HABE aldizkariaren izenean, erantzun hauxe bidaltzen dizuegu.

Eskerrak zuei eman nahi dizkizuegu guri idazteko lana hartu duzuelako. Eskertzekoa da, baita ere, zuen iritzia ematea, aipatu dituzuen materialen hartzaile zareten aldetik, horixe baita guretzat interesgarriena, hau da, zer pentsatzen duzuen eta zer nahi duzuen jakitea, gure lana hobeto egiteko. ETB eta Euskadi Irratiarekin elkarlanean ari garenez, zuen eskariak bidaliko dizkiegu, zuek eskatu bezala, kontuan har ditzaten. Guri egindako eskariari dagokionez, berriz, esan behar dizuegu pentsatuta geneukala HABE aldizkarian leku berezia eskaintzea Kerman, mintzalagun bila eta Ele-alea saioei, eta horren adibide garbia da martxoko alean SEKUENTZIA DIDAKTIKOAren oinarrian Ele-alea irratsaioa dagoela. Hurrengo HABE aldizkariak irakurtzen jarrai dezazuen eskatu nahi dizuegu, bertan aurkituko baituzue hilero, bi saio hauen inguruko material interesgarria.

Jakizue, gainera, martxoko alean argitara emango dugula zuen idatzia eta erantzuna, ikasle eta irakasleak beren iritzia ematera animatuz.

Mila esker berriro eta segi horrela!

Agur bero bat.

HABE aldizkariaren lantaldearen izenean, Esther Isasa.

Esther Isasa

HABE aldizkaria

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: