HABErako Gutuna

Gasteizen, 2010eko otsailaren 18an.

Kaixo, Gasteizko IRALEko ikasle taldea gara eta idazki honen bidez, “Kerman mintzalagun bila” saioarengatik eta “Ele-Alea” irratsaioarengatik zoriondu nahi zaituztegu, azkenik gure mailara egokitutako saioak egin dituzuelako (eta  noski, dohainik)

Bi saioak asko gustatzen zaizkigu eta etxean nahiz klasean erabiltzen ari gara. Kerman didaktikoa, entretenigarria eta motza da; gainera, ETBn egunean asko errepikatzen dutenez, ikusteko aukera daukagu. Hori bai, ordutegiak mantentzea nahiko genuke, nahiz eta beharbada ETB2n arratsaldean eta gauean errepika zitekeen… Azalpenak eta akatsak zuzentzea gehien gustatzen zaizkigun atalak dira. Onena, Kerman ligatzen saiatzen denean da, erreala da, EHn ez da ligatzen eta. Ele-alea ere gustuko dugu, gure mailarako zailagoa den arren.

Saio hauek www.ikasbil.net web orrialdean egotea ona da finkatzeko eta ariketa batzuk egiteko. Gainera, telebistako saioren bat galtzen baduzu, ikasbil-en egotea eskertzekoa da.

Saio biekin oso pozik bagaude ere, proposamen bazuk egin nahi ditugu ea interesgarriak iruditzen zaizkizuen. Batetik, Kerman saioaren inguruko ariketak hilero HABE aldizkarian gehigarri batean argitaratzea komenigarria izango litzateke, horrela gero klasean landuko genituzke. Interneten egon arren, paperean izatea beharrezkoa da  hobeto ikasteko. Gainera, honela aldizkaria lagun gehiagok erosiko luke.

Horrez gain, publizitate gehiago egin behar dela uste dugu (aldizkarietan, egunkarietan, irratian eta euskaltegietan) saioa ezagunagoa izateko eta antenan denbora luzeago mantentzeko (Goenkale bezala).

Gure ideiak kontuan izango dituzuelakoan.

Eskerrik asko.

Gasteizko IRALEko U-140 taldea.

1685 karaktere (espazio eta guzti)

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: