GIPUZKOAKO ERREPIDE SAREAN BIDESARIRIK BAI ALA EZ?

Nik normalean ez dut errepide hau erabiltzen, baina uste dut beste errepide batera joateko alternatibarik ez dagoenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez luke bidesaririk ezarri beharko. Behinik behin, Gobernuko arduradunek erabiltzaileei beren iritzia eskatu beharko liekete. (Joselu)

Nik uste dut Etxegarate autobia ere ez dela. Etxegarate tontorrean Donostiatik Altsasura norabidean oraindik errepide normala da, eta ezinezkoa da autobiaren abiadura mantentzea. Nola da posible  abiadura bidesaria jartzea? Lehen hobekuntza batzuk egin beharko dituzte, ezta? (Manu)

Etxegaraten bidesaria jarri nahi dute eta ni ez nago horrekin ados. Nik uste dut Gipuzkoan dagoen errepideko zatia oso txarra dela bihurgune gehiegi daukadalako eta etengabe abiadura murriztu behar dugu bizkor gidatzea oso arriskutsua delako. Beraz, jasaten ditugun egoera hauekin ez genuke ordaindu beharko. Gainera, ez daukagu bide alternatiborik, orduan, zer egin ahalko dugu? Haiek nahi dutena, noski, hau da: ordaindu edo ordaindu. (Charo)

Gipuzkoako Foru Aldundiak sare nagusian bidesaria kobratu nahi du. Nik uste dut erabaki hau oso txarra dela.

Lehenik eta behin, haiek bidesaria kobratu ahal dute, legez beste errepide bat bidesaririk gabe egon behar du.

Bigarrenik, garraiolariak beste errepideak erabiltzen hasiko dira, Aragoitik, Port Boutik… beraz, hemengo erabiltzaileek, soilik, ordainduko dute.

Azkenean haiek diru gutxi hartuko dute eta herritarrak behartsuagoak izango dira eta haserretuago egongo dira. (Luis)

Oraingoz, ez daukat informazio handirik, baina ni Etxegaraten bidesaria jartzearen aurka nago eta oso gaizki iruditzen zait. Alde batetik, egunero zergen bidez diru mordoa ordaintzen dugu. Beste alde batetik, ez daukagu doako bide alternatiborik eta legez bide hori eduki behar dugu. Bestetik, kamioiak bide horretatik pasatzeko dirua ordaindu behar badute, orduan produktuak garestituko dira edo garraiolariek, agian beste bide alternatibo bat hartuko dute, adibidez, Aragoitik edo Kataluniatik. Nik uste dut proposamen hau tiraderan utzi behar dela. (Javi)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: