Zezenketak kultur ondare al dira?

Gure iritziak

Nire ustez zezenketak zezen festak izan beharrean, zezenen aurkako ikuskizun krudelak dira. “Kultur ondare” terminoa esamoldea  edo antzinako aitzakia da zezenak hiltzeko eta jendea dibertitzeko. Ohitura zaharrak, adibidez, animaliei tratu txarrak ematea, aldatu behar ditugu. Akordio honekin ez nago ados eta nik uste dut Nafarroko Gobernuak egindako proposamena berrikusi edo aztertu behar duela.  (Javi)

Niri ez zait gustatzen ez zezen-festara joatea, ez zezenak hiltzen ikustea. Hala ere, ondo iruditzen zait jendeak zezen-festak gozatzen baditu, ikustera joan ahal izatea. Baina hortik zezenketak kultur ondaretzat hartzera… izugarrizko distantzia dago. Bi gauza desberdin dira. (Charo)

Nik uste dut zezen-festari buruz oportunismo-politikoa dagoela. Eta hobe izango litzateke, politikariak euskara, herri kultura, eta abar, babesten saiatzea. Agian, ez dituzte Euskal Herrian dauden arazo garrantzitsuenak konpondu nahi. Honengatik guztiagatik, zezen-festa “kultur ondare” izendatzea astakeria dela iruditzen zait. (Joselu)

Zezenketak ez soilik ikuskizunak, negozioa ere badira. Alde batetik, zezenketak gustatzen ez bazaizkizu, ez duzu joan behar. Bestetik, “kultur ondare ” izendatzea ez da beharrezkoa. Nik uste dut lana sortzen badu garai honetan aurka egotea ez dela adimentsuena, baina erakundeen dirua ematea ez da komenigarria. (Manu)

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: