LOGIKA JOKOAK

Logika-Jokoa 1  KIROLARIAK

Pistak jarraitu laukietako datu guztiak aurkitu arte!

0) Lituaniako Mingainauskas jokalaria Senegalgo Ondongo jokalaria baino gazteagoa da.
1) Zaharrenak ez dauka Italiako autoa.
2) Maserattia daukan Euskal Harroko jokalaria den Yada Minak australiarra den eta Pucelako jokalaria den Kangurobicek baino lau urte gutxiago dauka.
3) Gaur, Obamus, AEBetako jokalariaren 30. urtebetetzea da eta hark australiarrak baino bi urte gutxiago dauka.
4) Gazteenak 17 puntuko balorazio dauka eta taldeak hari Bugatti autoa oparitu dio.
5) Lexus autoa gidatzen duenak balorazio onena (35 puntu) eduki du. Hark senegaldarrak baino hogeita hamar puntu gehiago lortu du.
6) Txinatarrak gazteeenak baino 10 puntu eta zortzi urte gehiago dauka eta orain dela hogeita zortzi urte Pekinen jaio zen.
7) Ondongo gazteena baino sei urte zaharragoa da eta hark Kanaria Nagusiko Irlan Porsche autoa erabiltzen du.
8) Xacobeoren Bilako jokalariak Fernando Alonsok bezalako autoa gidatzen du eta New Yorken botoa ematen du.
9) Eguzkiko Kutxan jokatzen duena eta Kaunasera oporrak pasatzera joaten dena jokalari gazteena da eta leku batetik bestera Bugatti auto batean joaten da.
10)Pekinen jaio zen jokalariak 27 puntuko balorazio lortu du. AEBetako jokalariak, berriz, 4 puntu gutxiago eta biek Italiako
autoa daukate.

IZENA

JAIOLEKUa

ADINa

BALORAZIOa

AUTOa

TALDEa

MINGAINAUKAS
OBAMUS
ONDONGO
YADA MINA
KANGUROBIC

Logika-Jokoa 2 IKASLEAK

Pistak jarraitu laukietako datu guztiak aurkitu arte!

1) Joseluri ez zaizkio autoak gustatzen, hala ere, autoak konpontzen ditu eta ez da Algortan bizi izaten, hor 53 urte  daukana bizi da eta. Joseluk Enekok baino auto txikiagoa dauka.

2) Enekok Inmak baino hogei urte gehiago dauka.

3) Inma 1985ean jaio zen; Inmari idaztea eta erreportajeak egitea gustatzen zaio.

4) Javik Enekok baino urte gutxiago dauka eta Javi Laudio(ren) ondoko herri batean bizi izaten da, Amurrion, hain zuzen ere; gainera, Javik itsasoan lan egiten du.

5) Joselu zaharrena da eta hamabost bider lau urte dauzka. Berak bere etxetik Igeldo mendia ikusi ahal du eta asteburuetan Anoetara partidak ikustera joaten da, gustatzen zaio eta

6) Mercedes bat daukan pertsona Almuñecarren bizi da, eta hari autoak asko gustatu ere egiten zaizkio.

7) Berrogeita bost urte daukadana eta Almuñecarren bizi dena politikaria da.

8) Kazetaria den pertsonak bidaia asko egitea gustuko du. Modu berean, Bakion bizi da.

9) Arrantzalea dena motozikletaz moda(ko) gertaerak ikustera joaten da.

10) Mende laurden daukanak kirol-autoa dauka.

11) Joseluk baino zazpi urte gutxiago daukanak eta Cuatro kateko Carreño kazetariaren izen bera daukanak Audi bat dauka eta boxeoa gustatu ere egiten zaio.

12) Boxeoa gustatzen zaionaren lanbidean haragia saltzen dute eta denda Algortan, bere herrian, daukate.

13) Motozikletan ibiltzen denaren adina 37 urtekoa da. Bestalde, Mini bat daukanak Mercedes bat daukanak baino 15 urte gehiago dauka.

IZENa

ADINa

HERRIa

LANBIDEa

ZALETASUNa

GARRAIOa

JOSELU
ENEKO
INMA
JAVI
MANU
%d bloggers like this: