KALEKO AKATSAK

Ezagutzen duzue Mihiluze saioko zazpikiak atala? Bertan euskaraz dauden akatsak agertzen dira, kaleko akatsak. Hori kontuan hartuta, guk kalean ikusitako akatsen bilduma bat ere egingo dugu.

Gure helburua ez da leku horietaz barre egitea euskara ondo ikastea baizik. Beraz, inor ez dadila iraindua sentitu.

Atal hau etengabe eguneratzen arituko gara. Beraz, azken akatsak ikusi nahi badituzu, bisita gaitzazu.

Atarian: Niri txikitan IKUTU irakatsi zidaten, baina horrela da? (Inma) (Manuk ikusitakoa)

Niri euskaltegian euskararen ordena berezia dela irakatsi didate. Noren bukaeran? (Joselu) (klaseko afaria egin genuen jatetxearen ondoan taldeak ikusitakoa)

Gasolindegian: Zer da hau? Nire auto osoa irentsiko duen makina? (Manu) (Manuk ikusitakoa Gasteizko gasolindegi batean)

Eta kartel hau euskaldun zahar batzuek egin dute? Zelako akats bilduma! (Javi) (atsedenaldian “Hiedra” tabernaren kanpoaldean taldeak ikusitakoa)

“80 egunean” filmeko gonbidapen sarrera: euskarazko filma izanagatik ere (oso ona, gomendagarria) akatsa aurkitu dugu… ea zuek aurkitzen zuen! (Eneko irakasle “akats-bilatzaile”ak ikusitakoa)

“LehenENgo solairura igotzean, eraikin berrietan ere LEHENGO akatsak egiten dituztela konturatu nintzen” (Portugaleteko “Ballonti” merkataritza gunean Joseluk ikusitakoa)

Getarian gure irakasleak hartutako argazkia. Betikoa alde onak eta txarrak ikusi behar: euskaraz dago (alde ona), baina gaztelaniaren eragina dauka (alde txarra). Zein da akatsa?

Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean Enekok ateratako argazkia. Euskaraz ikasten den lehenengo gauzetako bat. Zein da agertzen den oinarrizko akatsa?

Eusko Jaurlaritzak berriro hanka sartu du, baina non? (Javik Basket Baskonia aldizkarian ikusitako iragarkia)

Baietz horrelako buzoi bat leku askotan ikusi! Bada, euskaraz oinarrizko akats bat dauka. Zein ote da? (Enekok Gasteizko atari batean (baina beste herri askotan ere) ikusitakoa).

Sozialistak ezker alderdia omen direnez, eskerrak ere zetaz ematen dituzte! (Enekok sozialisten aldizkarian aurkitutako akatsa). Baina zein da dagoen beste akatsa?

One response to this post.

  1. Posted by Mikel on 2017/01/02 at 16:37

    Kaixo!
    Kalean aurkitutako akats larri bat publika dezazuen nahi nuke.
    Mila eZker:).

    Erantzun

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: