TXORI URDIN

Gasteizen, 2010eko martxoaren 5ean

TXORI URDIN

Pasa den ostiralean Dendarabako aretora film bat ikustera joan ginen; Dendarabako aretoan zinemako emanaldiak zeudelako. Hori dela eta, Javik guri joateko esan zigun eta denok joatea erabaki genuen.

Gutxi gorabehera, bederatzi eta erdietan Dendarabako kafetegian geratu ginen, filma hamarrak inguruan proiektatzen zen eta.

Film honetako istorioa Herbeheretan gertatu zen, eta bere protagonista nagusia Merel zen. Neska hau oso jatorra eta ikasle ona zen eta bere familiarekin ez zeukan arazorik. Hala eta guztiz ere, egun batean bere ikaskideekin arazoak izaten hasi zen; haiek hari bulling-a egiten zioten eta. Harrezkero, bere gurasoekin eta anaia elbarriarekin bizi den etxean laguntzeari utzi zion. Nahiz eta hark etxean ezer kontatu ez; bat-batean, egun batean ikaskide batek Mereli ikastetxean lagundu zion, hori dela eta, hobeto sentitu zen.

Niri filma asko gustatu zitzaidan, gutxi gorabehera ondo ulertu dudalako, eta gainera, nik uste dut filmaren argumentua oso interesgarria dela.

Filma ikusi eta gero, denok Iralera itzuli ginen, eta klasean filmaren argumentuari buruz hitz egin genuen.

%d bloggers like this: