KERMAN MINTZALAGUN BILA

Kerman mintzalagun bila artikuluaren ulermen galdetegia

ULERMENa LANTZEKO GALDETEGIa

1. Programaren bukaeran Kermanek rola aldatzen du eta irakasle eta komunikatzaile-lanak egiten ditu, baina German izena erabilita.

EGIA                           GEZURRA

2. Kermanek aldez aurretik ez daki egoera horietako bakoitzean euskaldunek egin ohi dituzten akatsak.                                   EGIA                           GEZURRA

3. Kermanek saioko egoera bakoitzean hizkuntza trebetasun berdinak jorratu behar izaten ditu.

EGIA                           GEZURRA

4. Saioko azalpenek ez daukate saioarekin erlaziorik.

EGIA                          GEZURRA

5. Kermanen ariketak www.ikasbil.net web orrialdean ez ezik, www.kerman.net web orrialdean ere badaude.

EGIA                          GEZURRA

6. Formatu honek, beraz, entretenimendua eta umorea albo batera utzi gabe, euskaraz hitz egitean lotsa kentzeko ere balio du.

EGIA                          GEZURRA

7. Mota guztietako hiztegia, esapide eta egiturak lantzeko helburua gogoan du eta gaztelaniazko itzulpenak ematen ditu.

EGIA                          GEZURRA

8. Off-eko ahots batek emandako azalpenei esker soilik akatsez aritzen dira pantailan.

EGIA                          GEZURRA

9. Saioaren helburua soilik euskaldun berriei hizkuntza erabiltzeko tresna baliagarriak eskaintzea da, A2 mailatik hasita.

EGIA                          GEZURRA

10.Kermanek era guztietako metodoekin egin du proba, baina oraindik ez da euskaraz guztiz ondo hitz egiteko gai.

EGIA                          GEZURRA

11.Nahiz eta Kerman lotsagabea den, txoko guztietako euskaldun berriei berarekin bat egiteko gonbita egingo die, lotsa galtzeko.

EGIA                          GEZURRA

12.Kerman kalera, tabernetara, dendetara… joaten da euskaltegian ikasitako guztia jendearekin lantzera.

EGIA                          GEZURRA

13.Kermanek egunero jende ospetsuarekin hitz egiten du.

EGIA                          GEZURRA

14.Kermanek egiten dituen akatsak sekuentziaren bukaeran off-eko ahots batek emandako azalpenei esker zuzentzen dira.

EGIA                          GEZURRA

15.Egoera guztiek erlazioa dute eta jarraipena dute, hots, atal bat galtzen baduzu, hurrengoan pixka bat galduta egon zaitezke.

EGIA                          GEZURRA

Advertisements
%d bloggers like this: